HUHEZINEMA 2012
Lehiaketa Oinarriak
Bases
IV. HUHEZINEMA 2011
III. HUHEZINEMA 2010
II. HUHEZINEMA 09
I. Huhezinema 08


Bisitak / Visitas

Huhezinema eta Euspot lehiaketak abian

Krisiak txoko guztietan jo ditu ateak, baita gurean ere. Kulturgintza gogor astindu du eta, beraz, zinemagintza ere bai. Hala eta guztiz, badator Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren bosgarren edizioa. Badator Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean antolatzen dugun euskal zinema laburraren jaialdia. Aurtengo jaialdia maiatzaren 8tik 10era egingo da. Prestaketan murgilduta gaude Huhezinemako lan taldea, eta datozen hilabeteetan izango duzue gure berri hemen eta sare sozialetan. Bitartean lehiaketa ofizialean parte hartzeko oinarriak eskura dituzue gure webgunean. Gogoratu, martxoaren 23a dela film laburrak bidaltzeko azken eguna.


Aurtengo edizioan berrikuntza ugari izango ditu Huhezinemak. Berrikuntzen artean nabarmenena izango da Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sorkuntza. MUrekin batera, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa kooperatibak bultzatu dute Euspoten lehenengo edizioa. Bi lehiaketen artean 6.000 euro baino gehiago banatuko dituzte saritan.

 

Hemen duzue laugarren Huhezinemaren laburpen bideoa.

Os dejamos con el video de la 4ª edición.  Próximamente, Huhezinema en sus pantallas!

huhezinema@mondragon.edu