Atzo amaitu zen aurtengo hiru egunetako Huhezinema jaialdi arrakastasua. Lehen biegunetan ikasleen lanak ikusteko aukera izan genuen eta zenbait adituren esperientziaz ikasi eta gozatzeko aukera ere bai. Atzo berriz, lehiaketa ofizialean parte hartzen zuten 10 lan finalistak ikusteko aukera izan genuen Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.
Arratsaldeko 18:00etan eman zitzaion hasiera film laburren emanaldiari. Aretoa ia dena bete zen, guztiak ere amorratzen zeuden aurtengo lanen maila altuarekin gozatzeko. Txalo zaparrada itzelak jaso zituzten lan guztiek, eta zuzendarietako asko bertan zeudenez, gustura entzungo zituzten.
Arratsaldeko 20:00 paseak zirela, sari banaketari hasiera eman aurretik, ikuskizun politarekin entretenitzeko aukera izan genuen. Bereziki jaialdirako prestatua zegoen antzerki batekin gozatu eta barre egiteko aukera izan genuen ikus-entzuleok.
20:30 aldera iritsi zen sari banaketaren tartea. Urduritasuna nabari zen eser lekuetan eta emozio horrek minutu batzuk iraun zituen, sari asko baitziren.
Sail ofizialen sarien irabazleak honako hauek izan ziren:
- Fikziozko lanik onena: 5 recuerdos (Oriana Alcaine eta Alejandra Marquez) - Dokumentalik onena: Ahate pasa (Koldo almandoz) - Ikasleen saria: Beasain-Lazkao (Jon Artola) - Euskarazko lanik onena (Goiena saria): Bizitzako kopa (Enara Goikoetxea)
Ikasleen lanen artean:
- Dokumentalik onena: H-positibo (Irati Agirre, Eneko Botana, Karlota Castrillo, Oihana Eroa, Julen Rodriguez eta Nerea Sanchez) - Fikziozko film laburrik onena: Hutsik (Irune Gurtubai, Miriam Garcia, Ihintza Irizar, Ibai Vigil-Escalera eta Aitor Artola)
Amaieran bertaratu ginen guztiok, jatekoa eta edatekoa erruz zegoen luntx eder bat izan genuen Kultur Etxean bertan. Sabela ondo betez bakoitzak ikusi genituen lanen gaineko komentarioa elkar-trukatu eta 22:30ak aldera bakoitzak bere bidea hartu zuen.
Urtez urte indartzen ari den proiektua da huhezinemarena. Guztiok agurtu aurretik eskerrak eman jaialdia ekarpen ekonomiko edota bestelako zerbaitekin babestu duzuen guztioi, hiru egunetan parte hartu duzuen guztioi eta nola ez, mintegiak eman eta lanak aurkeztu dituzuen guztioi, zuek baitzarete Huhezinema jaialdiaren oinarri.
Jarraitu ideiak biluzten eta noski, HUHEZINEMA BUSTITZEN!
Datorren huhezinema arte eta ondo izan!
J
Huhezinemako 3.Edizioko saridunen argazkia
Huhezinema 2010, bigarren eguna
Aurtengo huhezinema jaialdia atzo abiatu zenetik irudi eta mintegiz jantzitako egunak igarotzen ari gara. Gaur ere, Huhezi fakultateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko 4. mailakoen fikziozko film laburrak ikusteko aukera izan dugu Areto Nagusian. Publikoa gustura gelditu dela zirudien, txaloak behintzat entzun dira. Gaurkoan ere, publikoak bozkatzeko aukera izan du. Bozkaketak gauean jarraituko du hala ere, Goiena telbistatik ikus-gai izango direnez, SMS bidez bozkatzeko aukera izango da. Bozka gehien dituen fikziozko film laburrak saria poltsikora, beraz, bozkatu gustukoena.
Ondoren, 15 bat minutuko atsedentxo baten ondoren, Pendejo eta Gorrotxatepek film laur egileen esperientzia izan dugu entzungai. Istorio eta pasadizo ugari, 3 eurorekin bakarrik egin nahi bada labur bat zer erremedio.
Bigarren eguna ezkutatzen ari den bezala, Huhezinema jaialdiko egunik handiena dator. Bihar, lehiaketa ofizialeko 10 film laburrak ikusteko aukera izango da.
Aukeraturiko film laburren egileek 400 euro jasoko dituzte sail ofizialean parte hartzeagatik eta lan finalistak bihar proiektatuko dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.
Emanaldiak arratsaldeko 18:00etan hasi eta 20:00k arte izango dira. Ondoren ikuskizun bat eta sari banaketa izango dira. Bertaratutakoek luntx batetaz gozatzeko aukera ere izango dute.
Besterik gabe, ondo izan eta bihar arte!
Gorrotxatepek eta Pendejo hauek eskainitako hitzaldian, Leire Palaciosekin batera, Huhezinemako antolatzaileetako bat.
Huhezinema 2010, lehen eguna
Eman diogu hasiera aurtengo HUHEZINEMA jaialdiari. Atzo, apirilak 27,arratsaldeko 17:30etan elkartu ginen HUHEZI fakultateko areto nagusian eta Ikus-Entzunezko Komunikazioko 3. mailako ikasleek egindako Dokumentalen emanaldia egin zen. Estilo eta gai desberdinetako dokumentalak izan dira ikusgai 19:15 inguru arte. Txalo zaparrada ederrak entzun dituzte ikasleek. Ondoren publiko bakoitzak gustoaren arabera Dokumental onena bozkatu du. Bozka gehienak jasotzen dituenak sari bat jasoko du.
Ikasleen lanak ikusi ondoren, jaialdiko lehen mintegiaz gozatzeko aukera izan genuen. Kote Camacho Storyboard egilea izan dugu mintzagai. Ondoren berak eginak dituen storyboard-en erakusketa izan da, nola ez, bere azalpenekin.
Kote Camacho eta Iban del Campo, atzo, Huheziko kaperan storyboard-ei buruzko hitzaldian.
Lehen egunari amaiera emateko, luntx goxo bat izan genuen publiko guztiarentzat.
Jaialdia indar handiz hasi da. Gaur Ikus-entzunezko Komunikazioko 4. mailako ikasleen fikziozko film laburren emanaldia eta Pendejo eta Gorrotxatepeken mintegia, "Nola egin labur bat 3 eurorekin". Animatu eta gozatu!
Huhezinemako egitarau osoa deskargatu dezakezu hemen.
Huhezinemako 10 film labur finalistak!!!
Enara Goikoretxeak zuzendutako "Bizitzako kopa" film laburarren fotograma.
Aukeraturiko film laburren egileek 400 euro jasoko dituzte sail ofizialean parte hartzeagatik eta lan finalistak apirilaren 29an proiektatuko dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.
Huhezinema jaialdiak aukeratu ditu sail ofiziala osatuko duten 10 film laburrak. Antolakuntzako iturrien arabera, kalitatea eta estilo aniztasuna hartu dira kontuan aukeraketa egiterakoan. Aukeratuak izateagatik egileek 400 euro jasoko dituzte zuzenean. Aurten aurreko bi ekitaldietako parte-hartzaile kopurua gainditu da. Orotara, 66 film labur jaso ditu antolakuntzak, horietatik 49 fikziozkoak, 12 dokumental eta 5 animaziozkoak.
Hona hemen 10 film labur finalisten zerrenda: - 2 euros y 35 centimos (Ion Iraizoz) - 5 recuerdos (Oriana Alcaine eta Alejandra Marquez, Kimuak 2009) - Etxeko bandan (Juan Bidegain) - Ahate pasa (Koldo Almandoz, Kimuak 2009) - Beasain-Lazkao (Jon Artola) - Tosferina (Alvaro Alonso) - Bizitzako kopa (Enara Goikoetxea) - En tierra peligrosa 3 (Pendejo, Gorrotxatepek) - Historia Nº 52785-614-18 (Javier Garmar eta Gonzalo de Pedro) - Esta mañana (William Welsh)
Aipaturiko film laburrak proiektatuko dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean apirilaren 29an. Proiekzioaren ondotik, Ane Muñoz, Itziar Ituño eta Alberto J. Gorritiberea epaimahaikideek euren erabakia jakinaraziko dute. Epaimahai Ofizialak hiru sari banatuko ditu: Euskarazko film labur onenaren Goiena saria (400 euro) eta beste bi aipamen berezi fikziozko film labur eta dokumental labur onenari.
Los 10 cortos finalistas!!!
Fotograma del cortometraje "Esta mañana", dirigido por William Welsh.
Los realizadores de las cintas seleccionadas recibirán 400 euros por participar en la sección oficial y los cortometrajes se proyectarán el 29 de abril en la Casa de Cultura Arkupe de Aretxabaleta.
El festival Huhezinema ya ha seleccionado a los 10 cortometrajes finalistas que compondrán la sección oficial. Según fuentes de la organización, se ha priorizado la calidad y la variedad estilística a la hora de seleccionar los 10 finalistas, que directamente serán premiados con 400 euros. Este año se ha superado el número de participación de las dos ediciones anteriores. En total se han recibido 66 cortometrajes, 49 trabajos de ficción, 12 documentales y 5 de animación.
He aquí la lista de los 10 cortometrajes seleccionados: - 2 euros y 35 céntimos (Ion Iraizoz) - 5 recuerdos (Oriana Alcaine y Alejandra Márquez, Kimuak 2009) - Etxeko bandan (Juan Bidegain) - Ahate pasa (Koldo Almandoz, Kimuak 2009) - Beasain-Lazkao (Jon Artola) - Tosferina (Álvaro Alonso) - Bizitzako kopa (Enara Goikoetxea) - En tierra peligrosa 3 (Pendejo, Gorrotxatepek) - Historia Nº 52785-614-18 (Javier Garmar, Gonzalo de Pedro) - Esta mañana (William Welsh)
Éstos 10 cortometrajes se proyectarán el próximo 29 de abril en la Casa de Cultura Arkupe de Aretxabaleta. Tras la proyección, el jurado compuesto por Ane Muñoz, Itziar Ituño y Alberto J. Gorritiberea dará el fallo. El Jurado Oficial de otorgará otros tres premios: Premio al mejor cortometraje en euskera (Premio Goiena de 400 euros) y dos menciones especiales al mejor corto de ficción y documental.
Ikasleek diseinatutako Huhezinema 2010eko kartela.
INOIZ BAINA FILM LABUR GEHIAGO HUHEZINEMAN
Guztira 66 film labur jaso dira jaialdiaren Lehiaketa Ofizialerako
Huhezinemaren 3. edizioa animatzen doa. Martxoaren 12an bukatu zen Lehiaketa Ofizialerako lanak bidaltzeko epea eta inoiz baina film labur gehiago jaso dira. Hoietatik 49 fikziozkoak, 12 dokumental eta 5 animaziozkoak. Hizkuntzaren arabera jasotako lanen artean 13 euskarazko film laburrak dira eta gaztelerazkoak besteak.
Orain aukeraketar batzordearen txanda dator, jasotako lanen artetik 10 aukeratzeko. Aurten lehen aldiz, Lehiaketa Ofizialerako aukeratutako 10 film labur hoiek 400 euroko diru saria jasoko dute eta apirilaren 29an guztiak proiektatuko dira Aretxabaletako Zaraia Zineman.
Epaimahaia lanean
Huhezinema Jaialdiaren azken egun horretan jakinaraziko dira epahimahai ofizialak emango dituen lau sariak: euskarazko film labur onena (beste 400 euro) eta 3 aipamen berezi animazio, fikzio eta dokumental onenari. Aurtengo epaimahaia Ane Muñoz, Alberto Gorritiberea eta Itziar Ituñok osatuko dute, euskal zinemagintzan eskarmetu handiko profesionalak.
IDEIAK BILUZTU, BUSTI HUHEZINEMA!!!
Jaialdian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
Gogoratu, martxoaren 12an bukatzen da lanak bidaltzeko epea.
HUHEZINEMA Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean sortutako proiektua da, Ikus-entzunezko departamentuko irakasleen eta ikasleen artean antolatutako ekimena, alegia. Euskal ikus-entzunezko produktuen erakusketa polita izaten da eta aurten 2010EKO APIRILAREN 27tik 29ra egingo da HUHEZIko fakultatean (Eskoriatzan) eta Debagoienan.
Horrez gain, laster konfirmatuko ditugun tailer praktikoak eskainiko dira egun horietan. Ikus-entzunezko arloan adituak diren pertsonak ere izango dira, euren esperientzia eta makina bat bitxikeria plazaratuz.
Filmak jasotzeko epeari dagokionez, bi aste baino ez dira geratzen, martxoaren 12an amaituko baita. Oinarriak eta izena emateko bideak, jaialdiari buruzko informazio eguneratua eta aurreko edizioen berri ere webgune honetan eta Facebook-ean izango dira.
Laster arte!!!
Huhezinema jaialdiaren 2009ko irabazleak, sari banaketa ekitaldia ixteko egindako famili argazkian.
ABIAN DA HUHEZINEMA 2010
2007an abiarazi genuen Huhezinema jaialdia. Hirugarren edizioarekin gatoz orain, era honetako proiektu batek behar duen ilusio guztiarekin, sasi guztien gainetik. Aurten, berrikuntza garrantzitsuak izango dira: Batetik, lehiaketarakoaukeratutako hamar lanak sarituak izango dira 400 €-ko ordainsariarekin. Bestetik, epaimahai ofizialak euskarazko film labur onenari beste 400 € gehiago emango dizkio, eta fikzio, dokumental eta animaziozko film labur onenei aipamen bereziak emango dizkie.
Huhezinema Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean sortutako egitasmoa da. Jaio zenetik, Ikus-entzunezko departamenduko irakasleen eta ikasleen artean antolatutako ekimena da. Huhezinema urtero egiten diren euskal film laburren interesgarrienen erakusleihoa da, eta 2010eko apirilaren 27tik eta 29ra egingo da HUHEZIko fakultatean (Eskoriatzan) eta Debagoienan.
HUHEZINEMA 2010 DESPEGA
El festival de cortos Huhezinema nació en el 2007 y retomamos esta tercera edición con toda la ilusión que un proyecto así necesita. Este año hay que destacar algunas novedades importantes. Por un lado, los diez trabajos elegidos a concurso serán premiados con 400€ y el mejor cortometraje en euskera se llevará otros 400 más. Por otro lado, los mejores cortos de ficción, documental y animación recibirán menciones especiales.
Huhezinema es un proyecto que se caracteriza por la participación en la organización del festival de alumnos de Comunicación Audiovisual de la facultad de Huhezi, en la Universidad de Mondragón. Huhezinema es un certamen especializado en cortos vascos y se celebrará del 27 al 29 de abril del 2010 en Huhezi (Eskoriatza) y Debagoiena.