HUHEZINEMA 2012
IV. HUHEZINEMA 2011
Ficha inscripción
Sare sozialak
Redes sociales
Babesleak/Patrocinio
III. HUHEZINEMA 2010
II. HUHEZINEMA 09
I. Huhezinema 08

 
 
LABURPEN BIDEOA
 
 
 
 
 

HUHEZINEMA 2011ko SARIAK

 

 "Artalde" lanaren fotograma. (Zuzendaria: Asier Altuna)

 

Jende ugari hurbildu da HUHEZINEMA jaialdiaren bigarren ekitaldira. Arratsaldeko 18:00etan Ainhoa Vitoria eta Xabier Unanue, ekitaldiko aurkezleak, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko eszenatokira irten dira. Ikusleei agurra egin eta berehala 10 finalisten lanak aurkeztu dituzte, lanen egileak eszenatokira igo eta beraien lanen inguruan hitz egin dute. Horren ostean lan finalistak ikusteko aukera izan dugu.

Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxera hurbildu diren ikusleak oso pozik agertu dira ikusitako lanekin eta lan onenari botoa emateko aukera izan dute ekitaldian egin de tartean. Atsedenaren ostean sari banaketarekin jarraitu dute aurkezleak. Horri sarrera emateko Nekane Arratibel, HUHEZI Fakultateko Dekanak diskurtso interesgarria eman du, eta orduan bai sariak ematen hasi dira.

Ikasleen sariekin hasi da bigarren atal hori, maiatzak 11ko ekitaldietara hurbildu ziren ikusleak lan onenari botoa emateko aukera izan dute, eta irabazleak:

 -  IKO 3. mailako Dokumental saritua: HORMA HUTSEN BERRIDAZKETA (Egileak: Ane Vitoria, Irati Santa Kruz, Izaskun Zalakain eta Elixabet Zaldua)

- IKO 4. mailako Fikziozko lan saritua: ETA AMAMA! (Egileak: Itziar Irizar, Maddalen San Miguel, Ion Eskudero, Olaia Juaristi, Iker Ugalde eta Alexander Silva)

Aurten ere epaimahai ofizialak ikasleen lanen artean, lanik onena aukeratu du, sari horren irabazlea (Cassolo saria):

LA PUISSANCE DU TEMPS lana izan da (Egileak: Irati Aguirre, Eneko Botana, Karlota Castrillo, Oihana Eroa, Julen Rodriguez eta Nerea Sanchez)

Ikasleei sariak banatuta, aurtengo kartel irabazlearen egileari oroigarria eman zaio (Elosegi txapela). Irabazlea Karlota Castrillo izan da eta aurtengo HUHEZINEMA JAIALDIKO kartelaren egilea da.

"Hemen nago" lanaren fotograma ( Zuzendaria: Maialen Sarasua)

 

Horren ostean sail ofizialeko 10 finalisten lanen artean hiru sari banatu dira: 

- Ikusleak aukeratutako lana: EL METODO JULIO ( Zuzendaria: Jon Garaño)

- Euskarazko lanik onena, Goiena saria: HEMEN NAGO ( Zuzendaria: Maialen Sarasua)

- 10 finalisten artean lan onena: ARTALDE (Zuzendaria: Asier Altuna)

- Aipamen berezia: Los 4 McNifikos (Tucker Dávila Wood)

Sari guztiak amaitu ostean, aurkezleak aurtengo jaialdiari amaiera eman eta luntxa hasi da. Bertan 10 finalisten egile eta ekoizleak izan dira eta momentu interesgarriak bizi dira.

Antolatzaileak gustura agertu dira bigarren ekitaldiko emaitzarekin, eta hurrengo urteko HUHEZINEMA JAIALDIRA lanak bidaltzeko eskua luzatu dute, aurtengo ekitaldiak izan duen arrakastarekin jarraitzeko.

 

MILA ESKER AURTENGO HUHEZINEMA JAIALDIA AURRERA ATERATZEN LAGUNDU DUZUEN GUZTIOI!! HURRENGO URTERARTE.

 

Saridunak, epaimahai eta antolatzaileak
 
 
 
HUHEZINEMA: MAIATZAK 11KO EKITALDIAK
 
Jende ugari hurbildu da HUHEZINEMA jaialdiaren lehen ekitaldira. Arratsaldeko 14:00etan IKO 3. eta 4. mailako ikasleen lanak proiektatu dira HUHEZI fakultateko aretoan, eta ondoren, 17.30ean, Nacho Vigalondo zinema zuzendaria izan da hizlari Eskoriatzako fakultateko kaperan. 
 
Ikasleen dokumental eta laburmetraiak ikusi ondoren ikusleek lanik onena bozkatzeko aukera izan dute, eta gaurko ekitaldian banatuko dira publikoaren sari hauek, lehiketa ofizialeko sariekin batera. Hitzaldian, berriz, Vigalondori galderak egiteko aukera izan dute bertaratu diren ikasle eta irakasleek, eta nabarmentzekoa izan da parte hartzea. Azken saioa hau streaming bidez eskaini du MUtelebistak, eta oso arrakastatsua izan da, ehundik gora ikusle izan baititu. Gainera, Twitter bidez egin diren komentario guztiak pantailan ikusi ahal dira, era honetan hitzaldia streamingez ikusi dutenek ere izan dute galderak egiteko aukera.
 
Antolatzaileak gustura agertu dira lehen ekitaldiko emaitzarekin, eta gaurko saioan ere jende ugari espero dute. Lehiaketa ofizialeko ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Aukeratutako hamar lanak ikusteko aukeraz gain, sari banaketa eta luntxa egongo dira.

 MILA ESKER HURBILDU ZARETEN GUZTIOI!!!

 

 

 

HITZALDIA: NACHO VIGALONDO

 

Maiatzaren 11ko ekitaldian Nacho Vigalondo zinema zuzendari eta gidoilari ospetsua izango da Eskoriatzako HUHEZI fakultatean, eta bere esperientzia pertsonala izango du mintzagai. Vigalondo Espainian eta nazioartean arrakasta handia duen zinema zuzendari eta gidoilaria da.

Horrez gain, aktore lanetan ere dihardu bere zenbait filmetan. Berak idatzi, zuzendu eta protagonizatu zuen 7:35 de la mañana film laburrari esker, mundo osoan hirurogei sari baino gehiago irabazi zituen eta Europako Akademiaren Sarietan eta Hollywoodeko Oskarretan film labur onenari zegozkion izendapenak lortu zituen. 2007an bere lehen film luzea burutu zuen, Los Cronocrimenes izenekoa eta Barbara Goenagak, Karra Elejaldek eta Nacho Vigalondo berak interpretatutakoa.

Nacho Vigalondoren hitzaldia streaming bidez zuzenean emitituko da MU Telebistaren bidez (http://mukom.mondragon.edu/mutb/zuzenekoak/), maiatzaren 11n, arratsaldeko 17.30tatik aurrera.

 

 

  

AUKERATUTAKO 10 FILM LABURRAK

 

 

 

"Los 4 Mcnifikos" lanaren fotograma. (Zuzendaria: Tucker Dávila Wood)

Aurten jaso diren 76 lanetatik badaude 10 aukeratuak. Huhezinema Jaialdiko antolatzaileak, ikus-entzunezko departamentuko irakasle batzuekin batera, aurten lehiaketa ofizialera heldu diren 10 lan finalistak aukeratu dituzte.

Aukeratuak 300 euroko saria jasoko dute.

Hauek dia HUHEZINEMAKO IV. EDIZIOKO 10 lan finalistak:

Libre (zuz.: Iker Azkoitia)

Uzkaili (zuz.: Jon Artola)

Jugando con la muerte (zuz.: Paul Urkijo)

El método Julio (zuz.: Jon Garaño)

Hemen nago (zuz.: Maialen Sarasua)

Marinel itsua eta itsasneskak (zuz.: Josu Arteaga)

Hidden Soldier (zuz.: Alejandro Suárez)

Los 4 Mcnifikos (zuz.: Tucker Dávila Wood)

Artalde (zuz.: Asier Altuna)

Daisy Cutter (zuz.: Enrique García eta Rubén Salazar)

 

MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!

ZORIONAK 10 LAN AUKERATUEI!

 

"Artalde" lanaren fotograma. (Zuzendaria: Asier Altuna)

 

 

EKITALDI OFIZIALEKO AURKEZLEAK

 

AINHOA VITORIA eta XABIER UNANUE izango dira Aretxabaleetako Arkupe Kultur Etxean ospatuko den lehiaketa ofizialeko aurkezleak.

Ainhoa Vitoria Gaztea Irratian dihardu Di-Da saoan lanean eta horrez gain, ETB3 kateko Gaztea Klip saioko arukezlea ere bada.

Xabir Unanue, Gaztea Irratian Di-Da saioan kolaboratzaile gisa aritzen da, eta aita Euskadi Irratiko @ (a bildua) saioan aurkezle lanetan ere.

 

 

 

AURKEZLE KASTINGEKO IRABAZLEAK!!!

 

HUHEZINEMA Jaialdia bi egunetan ospatuko da, maiatzaren 11n eta 12an.

Lehen ekitaldi egunerako ( maiatzak 11) aurkezleak hautatzeko AURKEZLE KASTINGA egin

da pasa den martxoaren 24an, eta irabazleak Odei Esnaola eta Maider Juaristi izan

dira.

 

Partaideek komunikatzeko eta jendaurrean aritzeko sekulako gaitasuna erakutsi

dute, eta denetarik egin dute, bakarrizketak, txisteak eta binakako aurkezpenak,

besteak beste.

 

Bost partaideren artean Ikus-Entzunezko Komunikazioko 1. mailako Maider

Juaristi eta Odei Esnaola izan dira aukeratuak. 

 

MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!

 

ETA ZORIONAK BIKOTE!

 

 

 

 

 

 

76 LAN AURKEZTU DIRA HUHEZINEMAKO IV. EDIZIOAN!!!

 

Pasa den martxoaren 25ean amaitu da HUHEZINEMA jaialdira lanak bidaltzeko

epea. Aurten inoiz baino lan gehiago jaso ditugu, guztira 75! Eta horien artean

57 dira lehiaketako oinarriak betetzen dituztenak.

 

Euskal Herriko txoko ezberdinetatik jaso ditugu lanak, Gipuzkoatik, Arabatik eta

baita Bizkaitik ere; eta genero ezberdinetakoak gainera: fikzioa, dokumentala,

zine esperimentala eta animazioa, besteak beste.

 

57 lan horietatik 10 aukeratuko dira, eta 300€ko saria izango dute!

 

ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI, ETA ZORTE ON!! 

 

 

 

Kartel irabazlea!!!

 

“Kamera buruan eta euskal zinema munduan” leloa daraman kartela izan da Huhezinema 2011 edizioko kartel lehiaketaren irabazlea. Karlota Castrillo da kartelaren diseinatzailea, Huheziko ikus-entzunezko 4. mailako ikaslea.  Bere lana Huhezinemaren IV. edizioko irudia izango da.

ZORIONAK KARLOTA CASTRILLO!!!

 

 

 

 

Kartel lehiaketan ezarritako oinarriak primeran jasotzen ditu kartel irabazleak, eta jarritako gaia, euskal zinema eta film laburrak, modu irudimentsu eta indartsuan islatzen duelako aukeratu da kartel irabazlea.


Sari banaketa ekitaldian irabazleak oroigarri bat jasoko du egindako lanagatik, flash eta txalo zaparradaz gain.

Eskertu nahi genieke baita lehiaketan parte hartu duten guztioi. Lehen aldiz antolatu dugu kartel lehiaketa, eta guztira 41 lan jaso ditugu.

 

MILA ESKER GUZTIOI!

 

 

 

 

AURKEZLE KASTINGA

 

Dakizuen bezala, maiatzaren 11 eta 12an HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdia ospatuko da. 

Edizio honetan aurkezle kastinga ere antolatu dugu, maiatzaren 11ko ekitaldirako aurkezle lanetan arituko d(ir)en pertsona bat (edo bi) behar d(it)ugulako. Eta parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu! 


Izena emateko azken eguna martxoaren 22a izango da, huhezinema@mondragon.edu;  eta KASTINGA martxoaren 23an egingo dugu.


Izena ematen duzuenoi jakinaraziko dizuegu lekua eta ordua.



ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

 

 

 MILA ESKER KARTEL LEHIAKETAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIO!!!!!! IRABAZLEAK GURE BERRI IZANGO DU HURRENGO EGUNETAN.


MILA ESKER!

 

 

KARTEL LEHIAKETA

Kaixo denoi. Dakizuen bezala, maiatzaren 11 eta 12an HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdia egingo da. Edizio honetan kartel lehiaketa antolatu dugu, eta parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu! Kartel irabazleak aipamena eta oroigarria izango ditu maiatzaren 12ko ekitaldi ofizialean. Hemen duzue lehiaketako oinarri eta oharren dokumentua.

Gogoratu kartelak entregatzeko azken eguna martxoaren 11 dela.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

 

LEHIAKETA MARTXAN!!!

Huhezinema euskal film laburren 4. jaialdian parte hartzeko deialdia irekita dago. Zuen film labur berriak ikusteko irrikitan gaude. Ez ahaztu, 2011ko martxoaren 25ean bukatzen da lanak bidaltzeko epea. Webgune honetan deskargatu ditzakezue lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta izen-emate fitxa.

Laster arte lagunak!

 

Huhezinema 2010eko irabazleak sari banaketa ekitaldian

Huhezinema 2010eko irabazleak sari banaketa ekitaldian.

 

BADATOR HUHEZINEMA 2011

Abian da Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren 4. edizioa. Laister lehiaketa ofizialean parte hartzeko deialdia egingo dugu. Oinarriak eta izen emate fitxa eskuragarri izango dituzu webgune honetan, Facebook eta Twitterren.

Animatu eta parte hartu!!!!!!!!

huhezinema@mondragon.edu