Huhezinema 2012ko lehiaketa ofizialean parte hartzeko oinarriak lotura honetan deskargatu ditzakezu:
Huhezinema 2012 oinarriak
HUHEZINEMA 2012
Euskal Film Laburren Jaialdia
V. LEHIAKETA OFIZIALA
OINARRIAK
Huhezinema 2012 euskal film laburren bosgarren lehiaketa ofizialean parte hartzeko deialdia duzu hau. Huhezinema jaialdia 2012ko maiatzaren 8, 9 eta 10ean egingo da Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean (Eskoriatza) eta Debagoienan.
1. Egileen adina: Edozein adinetako egileen lanak onartuko dira.
2. Egileen jatorria: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi direnak (erroldatuta daudenak).
3. Hizkuntza: Edozein hizkuntzatan egindako lanak onartuko dira. Lanaren jatorrizko bertsioa euskara edo gaztelania ez denean, euskara edo gaztelaniazko azpidatziekin bidali beharko dira lanak.
4. Lanaren ezaugarriak: Edozein generotako lanak (animazioa, fikzioa, dokumentala, zine esperimentala …) onartuko dira, bai bideo eta bai zinema formatuan. Bideoklip, iragarki eta bideo korporatiboak ez dira lehiaketan onartuko.
5. Iraupena: 30 minutu gehienez.
6. Ekoizpen data: 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanak izan beharko dira. Ez dira onartuko aurrez lehiaketa honetan aurkeztutako lanak. Egile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ditzake.
7. Filmak jasotzeko epea: 2012ko martxoaren 23a. Beranduago heltzen diren lanak ez dira onartuko.
8. Sariak: Aurkeztutako lanak Aukeraketa Batzorde batek aurreikusi eta 10 film labur aukeratuko ditu, jaialdian proiektatuko direnak. Horien artean, Epaimahai Ofizialak bi sari emango ditu:
- Euskarazko Film Labur onenari: 1.000 euro
- Film Labur onenari: 600 euro
3. sari bat, aretoan bertan egingo den bozketaren ondoren jakinaraziko da:
- Publikoaren saria: 400 euro
Epaimahaiak erabaki dezake sariren bat hutsik geratzea. Film labur batek sari bat baino gehiago irabaz dezake. Saritutako egileek eurek jaso beharko dute saria, edo talde teknikoko edo artistikoko kideren batek, maiatzaren 10an egingo den Sari Banaketa ekitaldian. Ezinbestekoa da beraien presentzia, sariak egunean bertan jakinaraziko direlako.
9. Epaimahai Ofiziala: Ikus-entzunezko alor profesionaleko adituek osatuko dute.
10. Bidali beharrekoa:
Film laburren bidalketa zein horien informazio gehigarria bi modutan gauzatu daiteke:
1. Online:
Aurten material guztia MOVIBETA plataformaren bitartez igotzeko aukera dago.
http://festival.movibeta.com
- Goiko loturan sartu eta erregistratu ondoren, 1,5 eurotik gora zure film laburra, izen emate fitxak eta abar bidali ditzakezu (Kontsultatu FAQ edo ohiko galderak). Ziurtatu lana formatu digitalean dagoela eta 500MB baino gutxiago dituela.
- Aurreztu dirua eta ingurugiroa lagundu plataforma honen bitartez.
- Edozein zalantza edo kontsulta egiteko info@movibeta.com helbidera idatzi.
2. Posta bidez:
- Izen-emate orria beteta (orria betetzeko egin klik hemen).
- Zuzendariaren NANren kopia, filmaren kartela eta bi argazki/fotograma, JPG formatuan (posta elektronikoz bidali daitezke helbide honetara: huhezinema@mondragon.edu)
- Lana DVD formatuan
Filmak eta gainerakoak bidaltzeko posta-helbidea:
HUHEZINEMA V. Euskal Film Laburren Jaialdia
HUHEZI – Dorleta auzoa z/g
20540 Eskoriatza
Posta elektronikoa: huhezinema@mondragon.edu
11. Jaialdiko antolatzaileek ezin dute lehiaketa honetan parte hartu.
12. Jasotako lanak Huhezinemaren esku geratuko dira. Lanak ez dira itzuliko. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa publikoko eta sustapen muntaiak egin ahal izango dira, on-line edo off-line, helburu komertzialik gabe. Egileei aldez aurretik proiekzio horien berri emango zaie.
13. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
Harremanetarako:
943 71 41 57 (5189 luz.) Iban del Campo
697 34 50 57 Izaskun Zalakain
665 18 88 35 Ane Vitoria